Historia

LARRE-GAIN SAGARDOTEGIA

larregainSagardotegia2

Baserria Hernaniko Ereñotzu auzoan daukagu eta 1995 urteaz geroztik zabaldu dugu sagardotegia jendaurrera. Alabaina, sagardoa egiten aspaldidanik dihardugu, etxeko kontsumorako erabiltzen baikenuen lehenago.

Hasera batean baserriko ukuiluan tolarea egin genuen eta ondoren jantokia eraiki, helburutzat abeltzaintza jardueraren osagarri izan zedin sagardotegiaren jarduera. Denborarekin, ordea, jarduera berria nagusitu da.